- UHARTE ARAKIL – BERIAIN KB 2024. XV. EDIZIOA.
Uharte Arakil – Beriain Kilometro Bertikala 2024 lasterketa 2024ko irailaren 22an ospatuko da, goizeko 10:00etan.
- BASTOIEN ERABILERA
Bastoien erabilera baimentzen da, erabiltzekotan ibilbide guztian eraman beharko direlarik.
- AURRERAPENAK
Aurrerapena ahalbidetzea derrigorrezkoa izanen da, korrikalari batek beste harrapatzen duenean.
- ZIGORRAK
-
- Nahitaezkoa da ibilbide osoa markatuta dagoen tokitik egitea.
- Lasterketa egiten den ingurunea ez errespetatzea zigortu egingo da.
- Ibilbidean zehar, antolakuntzako kideren bati, DYA edo sorospen-taldea artatzen ari ez den zauritu baten berri ez ematea zigortu egingo da.
- IRTEERA
Irteeran, korrikalariak binaka aterako dira, haien artean 30 segundu eta 2 minutuko tartea ezarriko delarik, antolatzaileen irizpidearen arabera.
- ANOAK
-
- AUNTZALDAPA (3,3 km): Likidoa
- HELMUGA: Solidoa eta likidoa
- PASOKO DENBOREN KONTROLA
-
- AUNTZALDAPA (3,3 km): 50 minutu
- HELMUGA: Ordu 1 eta 45 minutu
- KATEGORIAK
Partehartzaileak ondorengo kategoriatan banatuko dira:
-
- Emakumezkoak
- ABSOLUTUA: 18 urtetik aurrera
- JUNIOR: 20 urtera arte
- BETERANOAK: 40 urte baino gehiagokoak
- Gizonezkoak
- ABSOLUTUA: 18 urtetik aurrera
- JUNIOR: 20 urtera arte
- BETERANOAK: 45 urte baino gehiagokoak
- Emakumezkoak
Oharra: Kontutan hartuko den adina, partehartzaileak lasterketaren urteko abenduaren 31n duena izango da.
- SARIAK
-
- Emakumezko eta gizonezkoa absolutua
- go sailkatua: 300 € + garaikurra + txapela
- sailkatua: 150 € + garaikurra
- sailkatua: 100 € + garaikurra
- Beteranoak (gizonezko eta emakumezkoak)
- go sailkatua: Garaikurra
- sailkatua: Garaikurra
- sailkatua: Garaikurra
- Junior (gizonezko eta emakumezkoak)
- go sailkatua: Garaikurra
- sailkatua: Garaikurra
- sailkatua: Garaikurra
- Emakumezko eta gizonezkoa absolutua
Gizonezkoen errekorra: 300€ (39:54 Aitor Osa. 2015)
Emakumezkoen errekorra: 300€ (47:54 Ainhoa Sanz. 2019)
- IZEN EMATEAK
Partehartzaileen muga 220 izanen da (izen emate ordena kontuan izanik). Izen emateak internet bidez eginen dira, www.kronoak.com eta www.uhartearakil-beriain.com webguneetan. Uztailaren 1ean hasi (10:00) eta irailaren 15ra arte, edo dortsalak agortzen diren arte.
Azken kasu honetan itxaron zerrenda irekiko delarik. Izen ematearen zenbateko 20€koa izanen da FEDERATUENTZAT, eta 23€koa FEDERATUAK EZ DAUDENENTZAT.
Izen ematearen zenbatekoak, frogan parte hartzeko eskubidea ematen du eta bere barne hartzen ditu ardura zibil eta istripuen seguruak. Honek dortsalaren titularrari ematen dio estaldura.
Antolakuntzak dortsal batzuk gordeko ditu bere konpromezuetarako.
- DORTSALAK EMATEA
Dortsalak eta kronometraje txipak jasotzeko ordutegia ondorengoa izanen da:
-
- Frogaren egunean bertan, goizeko 07:30etatik 09:00etara.
- Aurreko egunean, larunbata 21, arratsaldeko 19:00tatik 20:30etara jasotzeko aukera egonen da.
16 urtetik azpikoek, dortsala eta txipa jaso ahal izateko, antolakuntzak halarazitako Adin txikikoen baimena behar bezala bete eta sinatuta entregatu beharko dute.
Dorsalak jaso ahal izateko, NANa edo federazioko txartela entregatzea ezinbestekoa izanen da.
- ARROPA EMATEA
Parte hartzaile bakoitzak arropa poltsa bat emateko aukera izanen du, antolakuntzak helmugan (Beriain) bere eskura jarriko duena. Honetarako aukera 08:45ak arte egonen da.
- SARI BANAKETA
Sari banaketa udaletxeko plazan izanen da, 13:30etan.
Ez azaltzea, edo protokoloa eta entrega ordutegiak ez errespetatzea, hauek ez emateko arrazoi izanen dira.
- REGLAMENTUA ERRESPETATZEA
Reglamentu hau ez errespetatzeak, denbora aldetiko zigorra edo frogatik kanpo geratzea ekarriko du.
- ARDURA
Korrikalariak mendi lasterketa bat arriskuetatik libre ez dagoela konszinet izanik, antolakuntzak (ARALAR MENDI TALDEA), ez du bere gain hartuko istripu baten ondorio, lesio edo frogan zehar gerta daitekeen beste edozein inzidentzia.
Partehartzaileak izanen dira, haiek har dezaketen edo hirugarren bati egin diezaioketen edozein kalteren erantzule.
Bestalde, partehartzaileek ARALAR MENDI TALDEAri indemnizazio bat eskatu edo edozein erreklamazio egiteari uko egiten diote.
Antolakuntzak, partehartzaile guztientzako istripu seguru bat izanen du.
- OSASUN LAGUNTZA
Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak izango ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.
- IRUDI-ESKUBIDEAK
Parte-hartzaile orok antolatzaile eta bere babesleei baimena ematen die mugarik gabe lasterketaren testuinguruan grabatutako argazki edo bideo guztiak askatasunez erabili eta argitaratzeko.
- ITZULKETAK ETA DORTSAL ALDAKETAK
Irailaren 1etik 8ra bitarte, inskripzioaren %40 itzuliko da. Irailaren 9tik aurrera ez da inskripzio kuotarik itzuliko.
Antolakuntzak itxaron-zerrenda erabiliko du, halakorik balego, bajak estaltzeko.
- SALBUESPENAK ARAUDIAN
Erregelamendu honetan ezartzen ez denaren inguruan, Karrera Batzordeak egokitzat jotzen dituen erabakiak hartuko ditu.