UHARTE ARAKIL – BERIAIN KB 2025. XVI. EDIZIOA.

Uharte Arakil – Beriain Kilometro Bertikala 2025 lasterketa 2025ko irailaren 21an ospatuko da, goizeko 10:00etan.

          Nafarroako txapelketa eta Euskal Herriko koparako puntuagarria izango da.

IZEN EMATEAK

Partehartzaileen muga 220 izanen da (izen emate ordena kontuan izanik). Izen emateak internet bidez eginen dira, www.kronoak.com eta www.uhartearakil-beriain.com webguneetan. Uztailaren 1ean hasi (10:00) eta irailaren 15ra arte, edo dortsalak agortzen diren arte.

Azken kasu honetan itxaron zerrenda irekiko delarik. Izen ematearen zenbateko 20€koa izanen da FEDERATUENTZAT, eta 23€koa FEDERATUAK EZ DAUDENENTZAT.

Izen ematearen zenbatekoak, frogan parte hartzeko eskubidea ematen du eta bere barne hartzen ditu ardura zibil eta istripuen seguruak. Honek dortsalaren titularrari ematen dio estaldura.

Antolakuntzak dortsal batzuk gordeko ditu bere konpromezuetarako.

DERRIGORREZKO MATERIALA

        Korrikalari bakoitzak ondorengo materiala eraman beharko du ibilbide guztian zehar:

    • Txanodun zira
    • Hornidura likidorako edalontzia: Hornidura puntuetan ez da edalontzirik egongo.
    • Manta termikoa

Lasterketa  batzordeak materialaren ez derrigortasuna zehaztu dezake.

Hauek aurreko egunean edo lasterketaren egunean zehaztuko dira, sare sozialen bidez edo irteera puntuan.

BASTOIEN ERABILERA

Bastoien erabilera baimentzen da, erabiltzekotan ibilbide guztian eraman beharko direlarik.

AURRERAPENAK

Aurrerapena ahalbidetzea derrigorrezkoa izanen da, korrikalari batek beste harrapatzen duenean.

ZIGORRAK

    • Nahitaezkoa da ibilbide osoa markatuta dagoen tokitik egitea.
    • Lasterketa egiten den ingurunea ez errespetatzea zigortu egingo da.
    • Ibilbidean zehar, antolakuntzako kideren bati, DYA edo sorospen-taldea artatzen ari ez den zauritu baten berri ez ematea zigortu egingo da.

IRTEERA

Irteeran, korrikalariak binaka aterako dira, haien artean 30 segundu eta 2 minutuko tartea ezarriko delarik, antolatzaileen irizpidearen arabera.

ANOAK

    • AUNTZALDAPA (3,3 km): Likidoa
    • HELMUGA: Solidoa eta likidoa

PASOKO DENBOREN KONTROLA

    • AUNTZALDAPA (3,3 km): 50 minutu
    • HELMUGA: Ordu 1 eta 45 minutu

KATEGORIAK

Partehartzaileak ondorengo kategoriatan banatuko dira:

    • Emakumezkoak
      • ABSOLUTUA: 18 urtetik aurrera
      • JUNIOR: 20 urtera arte
      • BETERANOAK: 40 urte baino gehiagokoak
    • Gizonezkoak
      • ABSOLUTUA: 18 urtetik aurrera
      • JUNIOR: 20 urtera arte
      • BETERANOAK: 45 urte baino gehiagokoak

Oharra: Kontutan hartuko den adina, partehartzaileak lasterketaren urteko abenduaren 31n duena izango da.

SARIAK

    • Emakumezko eta gizonezkoa absolutua
      • 1go sailkatua: 300 € + garaikurra + txapela
      • 2.sailkatua: 150 € + garaikurra
      • 3.sailkatua: 100 € + garaikurra
    • Beteranoak (gizonezko eta emakumezkoak)
      • 1go sailkatua: Garaikurra
      • 2.sailkatua: Garaikurra
      • 3.sailkatua: Garaikurra
    • Junior (gizonezko eta emakumezkoak)
      • 1go sailkatua: Garaikurra
      • 2.sailkatua: Garaikurra
      • 3.sailkatua: Garaikurra

Gizonezkoen errekorra: 300€ (39:54 Aitor Osa. 2015)

Emakumezkoen errekorra: 300€ (47:54 Ainhoa Sanz. 2019)

IZEN EMATEAK

Partehartzaileen muga 220 izanen da (izen emate ordena kontuan izanik). Izen emateak internet bidez eginen dira, www.kronoak.com eta www.uhartearakil-beriain.com webguneetan. Uztailaren 1ean hasi (10:00) eta irailaren 15ra arte, edo dortsalak agortzen diren arte.

Azken kasu honetan itxaron zerrenda irekiko delarik. Izen ematearen zenbateko 20€koa izanen da FEDERATUENTZAT, eta 23€koa FEDERATUAK EZ DAUDENENTZAT.

Izen ematearen zenbatekoak, frogan parte hartzeko eskubidea ematen du eta bere barne hartzen ditu ardura zibil eta istripuen seguruak. Honek dortsalaren titularrari ematen dio estaldura.

Antolakuntzak dortsal batzuk gordeko ditu bere konpromezuetarako.

DORTSALAK EMATEA

Dortsalak eta kronometraje txipak jasotzeko ordutegia ondorengoa izanen da:

    • Frogaren egunean bertan, goizeko 07:30etatik 09:00etara.
    • Aurreko egunean, larunbata 20, arratsaldeko 19:00tatik 20:30etara jasotzeko aukera egonen da.

16 urtetik azpikoek, dortsala eta txipa jaso ahal izateko, antolakuntzak halarazitako Adin txikikoen baimena behar bezala bete eta sinatuta entregatu beharko dute.

Dorsalak jaso ahal izateko, NANa edo federazioko txartela entregatzea ezinbestekoa izanen da.

ARROPA EMATEA

Parte hartzaile bakoitzak arropa poltsa bat emateko aukera izanen du, antolakuntzak helmugan (Beriain) bere eskura jarriko duena. Honetarako aukera 08:40ak arte egonen da.

SARI BANAKETA

Sari banaketa udaletxeko plazan izanen da, 13:30etan.

Ez azaltzea, edo protokoloa eta entrega ordutegiak ez errespetatzea, hauek ez emateko arrazoi izanen dira.

REGLAMENTUA ERRESPETATZEA

Reglamentu hau ez errespetatzeak, denbora aldetiko zigorra edo frogatik kanpo geratzea ekarriko du.

ARDURA

Korrikalariak mendi lasterketa bat arriskuetatik libre ez dagoela konszinet izanik, antolakuntzak (ARALAR MENDI TALDEA), ez du bere gain hartuko istripu baten ondorio, lesio edo frogan zehar gerta daitekeen beste edozein inzidentzia.

Partehartzaileak izanen dira, haiek har dezaketen edo hirugarren bati egin diezaioketen edozein kalteren erantzule.

Bestalde, partehartzaileek ARALAR MENDI TALDEAri indemnizazio bat eskatu edo edozein erreklamazio egiteari uko egiten diote.

Antolakuntzak, partehartzaile guztientzako istripu seguru bat izanen du.

OSASUN LAGUNTZA

Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak izango ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.

IRUDI-ESKUBIDEAK

Parte-hartzaile orok antolatzaile eta bere babesleei baimena ematen die mugarik gabe lasterketaren testuinguruan grabatutako argazki edo bideo guztiak askatasunez erabili eta argitaratzeko.

ITZULKETAK ETA DORTSAL ALDAKETAK

Irailaren 1etik 8ra bitarte, inskripzioaren %40 itzuliko da. Irailaren 9tik aurrera ez da inskripzio kuotarik itzuliko.

Antolakuntzak itxaron-zerrenda erabiliko du, halakorik balego, bajak estaltzeko.

ALDAKETAK IBILBIDEAN

Antolakuntzak ibilbidean aldaketak egin ditzazke edota ordezko ibilbidea proposatu ezaugarri baldintzatzaileak egonez gero. Edota lasterketa bertan behera utzi ezinbesteak bultzatuta ere.

Ezinbestez beste ibilbide bat egin behar izanez gero, San Migeleko santutegira igoko da. Ibilbide honek 4,6 km eta 750 m+ izango ditu; lehen 900 metroak neutralizatuta egongo dira eta ondorengo 3,7 km-ak kronometratuta.

Irteera Uharte Arakilgo frontoiaren parean egingo da (471 m), eta Felipe Gorriti kalea jarraituz, zubia zeharkatuko da errepidetik eskuin aldera jarraituta Zamartze pareko bidegurutzeraino. Zati honek 900 metro izango ditu eta neutralizatuta egongo da.

San Migeleko bidegurutzera iritsi eta gero, igoera eta kronometratutako tartea hasiko da.

Lehen 300 metroak pistatik igo ondoren, ezkerreko bidea hartuko da, GR-282 ibilbidearen seinalizazioa hasten den tokian eta bidearen hasiera adierazten duen seinale-postearen parean (508 m).

Puntu honetan, ate bat pasako da (517 m), eta zig-zag erako bidea jarraituko da, marra bikoitz horiekin adierazia, lehen gurutzeraino (830 m).

Gurutzea igarota, ezkerreko bidea hartuko da harizti artean jarraituz. Basoa igarota, ondoren eskuineko bide zuzena eta maldatsuagoa hartuko da (843 m).

Bide seinalizatua jarraituz, bidegurutze batera iritsiko da (1084 m); bertan, santutegira 1 km falta dela adierazten duen seinalea egongo da. Zuzen jarraituko da pistaraino eta bigarren gurutzeraino (1150 m).

Errepidea gurutzatu ondoren, seinale zuri-gorri eta horiekin markatutako bidea jarraituko da santutegira iritsi arte (1228 m).

SALBUESPENAK ARAUDIAN

Erregelamendu honetan ezartzen ez denaren inguruan, Karrera Batzordeak egokitzat jotzen dituen erabakiak hartuko ditu.