Loading...
Hasiera2024-10-09T12:17:22+02:00

2024ko sailkapena

LASTERKETA

Lasterketa Uharte-Arakilgo (471 m) herrian hasiko da eta Beriain mendiko gailurrean (1494 m) amaituko da.Irteera pilotaleku ondoan egongo da eta hegoaldeko norabidea hartuko du, “Itxesi” auzorantz. Itxesi auzoa gurutzatu ondoren, piszinetara iristen da eta bertako harizti batetik Autzasorobururaino (655 m, km. 2,3) iritsiko gara, Eta hemen hasten da lasterketako igoera gogorra: Beriainera igotzeko betiko bidexkatik, pagoen itzalpean. Auntzaldapako mendi-bidea (925 m, km. 3,3) zeharkatuko dugu, anoa-postua eta osasun-zerbitzua bertan izanen dira, eta betiko ibilbidetik jarraituko dugu Berianeruntz. Zuhaiztitik atera baino pixka bat lehenago eskuinerantz doan bidea hartuko dugu, gailurreko zabalgunea baino lehen (1415 m, km. 4,5) dagoen azken aldapari aurre egiteko. Eta handik, mendebalderantz, San Donatoko baselizara iritsiko gara, Beriaingo gailurrean helmuga egonen da.

Jaitsiera, lasterketatik kanpo betiko ibilbidetik eginen da, hau da, Uharteko mendatetik (1386 m), parte-hartzaileei azken metrotan oztoporik ez egiteko. Eta Orduan bai gozatu ahal izango dutela, Sakanako paisaia zoragarriekin.

XV. Edizioko kartela

0
METRO
0
METRO POSITIBO
0
PARTEHARTZAILEAK (gehienez)

AZKEN ARGAZKIAK

AZKEN ALBISTEAK

BERTAN BEHERA 2020ko Edizioa

1 uztaila, 2020|

Uztailak 1... Data honetan eman ohi dizuegun albistea eman nahiko genizueke gaurkoan ere,baina tamalez berri txarrekin gatorkizue; 2020ko Irailaren 20an egitekoa zen XI. UharteArakil-Beriain Kilometro Bertikala BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu, bizi dugun osasun [...]

Jarrai gaitzazu sare sozialetan

ANTOLATZAILEAK

BABESLEAK

Go to Top