Uztailak 1… Data honetan eman ohi dizuegun albistea eman nahiko genizueke gaurkoan ere,baina tamalez berri txarrekin gatorkizue; 2020ko Irailaren 20an egitekoa zen XI. UharteArakil-Beriain Kilometro Bertikala BERTAN BEHERA uztea erabaki dugu, bizi dugun osasun krisia dela eta.
Azken momentura arte itxaron dugu, inoiz hartzea gustatuko ez litzaigukeen erabakia hartzeko, baina uste dugu egoera honetan egin dezakegun zentzudunena dela. Batetik, ezingo genukeelako guretzako hain berezia den eguna nahi dugun baldintzetan ospatu, eta bestetik, herritar, laguntzaile eta korrikalariekiko dugun errespetuagatik, guztien osasuna lehenesten baitugu.
Ohar honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu gure ondoan egon diren babesle eta laguntzaile guztiei. Zuek gabe ezinezkoa bailitzateke XI. ediziora iristea, eta hurrengo urtean ere zuekin kontatzea espero dugu.