Eguraldiaren arabera, ibilbide alternatiboa aktibatzen bada, irteera parte-hartzaile guztientzat batera egingo da 10:30ean.
Horrek esan nahi du 10:30etik aurrera irtetea aurreikusita zuten korrikalariak ere ordurako prest egon beharko dutela.

Ibilbide alternatiboa egingo den ala ez, honela jakinaraziko da:

  • Larunbatean, erabakia ordurako hartuta badago.

  • Igandean, dortsalak jasotzean, aurretik iragartzerik izan ez bada.

Informazioa bai sare sozial ofizialetan bai dortsalen banaketa puntuan emango da.

🔴 Garrantzitsua: Ibilbide alternatiboa aplikatu edo ez, derrigorrezkoa izango da nahitaezko materiala eramatea,  araudian definitutakoa..

ℹ️ Plan alternatiboa San Migeleko santutegira igoko da. Ibilbide honek 4,6 km eta 750 m+ izango ditu; lehen 900 metroak neutralizatuta egongo dira eta ondorengo 3,7 km-ak kronometratuta.. Informazio gehiago araudian